Manifiesto / Manifestua


El cierre de la web BurlataHerria por parte de la Audiencia Nacional, y la imputación de uno de sus colaboradores por "apología del terrorismo", es sólo el último de una larga lista de ataques a la libertad de expresión... (Manifiesto completo)


Entzutegi Nazionalaren aginduz BurlataHerria web gunearen itxiera eta "terrorismoaren gorazarrea" egiteagatik honen kolaboratzaile baten inputazioa adierazpen askatasunaren aurkako azkenengo erasoak dira,... (Manifestu osoa)




4 de octubre de 2016

BURLATAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA FRANCISCO ALONSO CASTILLEJOREN OROIMENEZ ETA OMENEZ


Francisco Alonso Castillejoren heriotzaren 40. urteurrena dela eta, 1976ko urriaren 10an Guardia Zibilak egindako tiroen ondorioz hil zena, Burlatako Udalak jarraian dagoen adierazpen instituzionala egin nahi du, gertakariak gogoratzeko asmoarekin, ahanzturatik berreskuratzeko, bere memoria garbitzeko eta bere senideak omentzeko.

Francisco Alonso Castillejo, Burlatako bizilagun gaztea, orduan 24 urte inguru zituena, harrapatzen saiatzen ari zirela, Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuko zenbait kidek sorbaldatik egin zizkioten tiroengatik erori zen. Gertakariak egungo Zangozako Merindadea kalean gertatu ziren, Venancio Villanueva Hestebete lantegiaren aurrean. Tiro horietako batek bizkarra zulatu zion bihotzaren mailan, eta honek, hilzorian utzi zuen lurrean, non ordu erdi baino gehiago izan zen anbulantziak hartu zuen arte. Hilzorian lurrean zegoen bitartean, zaintzen zuten poliziek ez zioten inori utzi zauritua artatzen. Francisco, minutu batzuk geroago hilko zen Nafarroako Ospitalera garraiatzen zuen anbulantzian.


Berria azkar zabaldu zen Burlatan barna, herritarren artean zirrara sakona sortuz. Min adierazpenak eta protestaldiak hasi ziren. Egun horretan bertan Burlatan batzarrak, manifestazioak edo saltokien zein tabernen itxialdiak gertatu ziren; protestak, Guardia Zibilak zapaldu zituen. Beste udalerri batzuetan ere elkartasun adierazpenak izan ziren, besteak beste Iruñean manifestazio bat eta Atarrabiako festak bertan behera uztea dolu keinu moduan. Hurrengo egunean, paroak Iruñerriko industrialde nagusietara zabaldu ziren.

Eremu instituzionaletik ere zenbait salaketa agertu ziren. Nafarroako Langileen Batzordeak adierazpen bat publiko egin zuten eta kopia orduko Gobernuko Lehendakariari (Adolfo Suarez) eta Gobernazioko Ministroari bidali zioten; bertan, honakoa eskatzen zen: “indar publikoen su-armen erabilera zehatza arautzea”. Bere aldetik, 1976ko urriaren 11n ez-ohiko deialdian Burlatako Udalaren Bilkura egin zen. Saio horretan honako adierazpena onartu zen: “Udalbatza honek honakoa ulertzen du, proportzio eza tamalgarria dagoela esetsitako delituaren eta hiltzera tirokatzeko ekintza polizialaren artean. Eskuartean dugun kasuan, ihes egiten ari zen armarik gabeko gizon bat, inoiz ez zen tiroz hil behar.
Udalbatzak ulertzen du, gertakaria ikertua izan behar dela, zauritua lurrean ordu erdi baino gehiago izan zela mediku arreta jaso baino lehen, eta ikerketa honetatik ondorioztatu daitezkeen ardurak,  dagozkion eskumenak uler dezan, horrelako gertakari latz batek eskatzen duen eredugarritasunarekin.
Udalbatzak ulertzen du gertakari hauek Gobernadore Zibilaren aurrean udal protesta bat justifikatzen duela, honek Gobernazioaren Ministro jaunari helarazi diezaion, modu honetan polizia jazarpenean armen erabileraren metodoan aldaketa behar dela ondoriozta dadin bilatuz, behin betiko heriotza ondorioak ekidin daitezen”.

Era berean, Burlatako Auzo Elkarteak, Francisco Alonso Castillejoren heriotzarengatik gaitzespen adierazpena egin zuen, gertatukoarengatik ardurak eskatuz. Idatzian, ordu erdi pasa arte anbulantzian garraiatua ez izanagatik gazteak pairatu zuen arretarik eza salatzen zen. Adierazpenak indar publikoen aldetik mugarik gabe  su-armen erabilera ere gaitzesten zuen. Gainera, Auzo Elkarteak gertakariaren lekukoei elkartetik beretik sortutako ikerketa batzorde batean laguntzeko gonbitea egiten zien.
Herri elkartasunaren eta gertakariaren larritasunak sortutako zirrararen aurrean, txanponaren beste aurpegia ohar ofizialak izan ziren. Guardia Zibilaren 521 Komandantziak zein Informazioaren eta Turismoaren Ministerioaren Ordezkaritzak egindako oharretan, polizia ekintza justifikatzeaz ez ezik, zalantzarik ez zuten izan Francisco Alonso Castillejoren izena belzteko, bere historial poliziala eta judiziala osorik kontatuz.

Heriotzarengatik hileta, 1976ko urriaren 12an lau apaizek Burlatako San Juan Bautista elizan egin zena, elkartasun erakustaldia eta ondoeza adierazpena izan zen. Hilerrira gorputz laguntzea samin eta arbuio manifestaldi handi batean bihurtu zen. Bukaeran, manifestarien eta Polizia Armatuaren artean liskarrak izan ziren. Baina errepresioa ez zen han amaituko. Aste horretan bertan, Miguel Angel Portillo Uribarri, San Blas parrokiako apaiza, eta Jose Miguel Ibarrola Martin sindikalista atxilotu zituzten. Atxiloketak aipatutako parrokian izandako batzar batean parte-hartzearekin zerikusia zuten. 1976ko abenduan Madrileko Orden Publikoko 2 epaitegian epaituak izan ziren San Blas parrokian egindako batzarretako batean izandako parte-hartzearengatik, legez kanpoko propaganda delituarengatik akusatuak.

Francisco Alonso Castillejo hil zenetik 40 urte pasa dira, hala ere, gertakaria ez zen inoiz ikertua izan, indar polizialaren erabilera neurritik kanpokoa izan zela nabarmen gelditu zen arren. Hori dela eta, Burlatako Udalak aitormen publikoa egin nahi dio Francisco Alonso Castillejori eta bere familiari, inoiz modu horretan hil behar ez zen gure herriko gazte bat izateagatik. Baita familiari ere, ez bakarrik maite zuten pertsona baten heriotzaren biktimak izategatik, baita garaiko agintarien aldetik arretarik ez zutelako izan eta gutxietsiak izan zirelako, eta erakunde guztien aldetik ahaztuak izan zirelako.
Honengatik guztiarengatik, Francisco Alonso Castillejorentzat, biktima gisa, egiaren, ordainaren eta justiziaren aitortzarantz ibiltzeko asmoarekin, Burlatako Udalak honako akordioak hartzen ditu:


1- Burlatako Udalak Francisco Alonso Castillejo polizia bortizkeriaren biktima bezala aitortzen du, hori dela eta bere senideei bere nahitasuna eta elkartasuna helarazten die erakundeen 40 urteko ahanzturaren ondoren.

2- Burlatako Udalak, 1976ko urriaren 11ko Udal Bilkurako akordioa berresten du; denbora honetan guztian Udalbatzatik eskatu ziren ikerketa eskaera eta gertakari horien egileei ardurak eskatzeari buruzkoak bete ez zirelako gaitzespena adieraziz. Eta Fiskaltzari eta Botere Judizialari gogoarazten dio, kontatutakoa bezalako gertakariak ikertzeko eta jarraitzeko bere betebeharra, egileei dagozkion ardurak argitzeko. Honengatik, Adierazpen Instituzional hau Nafarroako Fiskaltzari eta Nafarroako Goi Epaitegiko Lehendakaritzari helaraziko zaio.

3- Burlatako Udalak herritar guztiei deia egiten die datorren urriaren 10ean, Francisco Alonso Castillejoren omenez eta ordaintzan antolatuko diren ekitaldietan parte hartzeko. Ekitaldiak honakoak izanen dira: gertakariak izan ziren lekuan “Francisco Alonso Castillejoren omenez, Guardia Zibilaren tiroek hildakoa. 1976ko urriaren 10a. Burlatako Udala” inskripzioa duen plaka bat jartzea y gertakari horiek bizi izan zuten pertsonen parte-hartzearekin mahai-inguru bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario