Manifiesto / Manifestua


El cierre de la web BurlataHerria por parte de la Audiencia Nacional, y la imputación de uno de sus colaboradores por "apología del terrorismo", es sólo el último de una larga lista de ataques a la libertad de expresión... (Manifiesto completo)


Entzutegi Nazionalaren aginduz BurlataHerria web gunearen itxiera eta "terrorismoaren gorazarrea" egiteagatik honen kolaboratzaile baten inputazioa adierazpen askatasunaren aurkako azkenengo erasoak dira,... (Manifestu osoa)




22 de enero de 2015

MANIFESTAZIOA BURLATAN: "GURE ESKUBIDEEN ALDE, EZ LEGE, EZ ORDENANTZA MORDAZA"




Datorren urtarrilaren 29an Burlatako Udaletxeko osoko bilkuran Mordaza Ordenantza landuko da. Jokabide ez-gizabidezkoak arautzeko aitzakian, gure eskubide eta askatasunen murrizketa bat suposatuko du. Izan ere, bere helburu nagusia gure herriko kaleetan adierazpen askatasuna zentsuratzea da.

Bere izaera autoritarioa da, herritarrak beldurraren bidez mota guztietako debekuetara eramateko (kartelak jartzea, lehiotik edozer zintzilikatzea, baloiarekin jolastu edo bizikletarekin ibili, kalean mahai bat jartzea, inkestak egitea edo sinadurak biltzea, kale-eskean aritzea...). Gainera, 1500 euro arteko isunak jar ditzakete.

Azkenik, aipatu nahi dugu, gure bizitzeran eragin handia duen horrelako araudi bat egiteko, ezin dela egin jendeari bizkar emanez. Elkarbizitza bultzatzeko beharrezkoa da prozesu partehartzaile oso bat garatzea.

Hau guztiagatik, Burlatarrok, gonbidatzen zaituztegu mordaza ordenantzaren kontra agertzeko, mobilizazio hauetan parte hartuz:

§    MANIFESTAZIOA “Gure eskubideen alde, ez lege, ez ordenantza mordaza”. Asteazkena, urtarrilak 28, 19.30etan Askas plazatik.

§   KONTZENTRAZIOA Larrainetako plazan, Udaletxe parean, 18.00etatik 19.00etara, osteguna urtarrilak 29, osoko bilkurarekin batera. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario