Manifiesto / Manifestua


El cierre de la web BurlataHerria por parte de la Audiencia Nacional, y la imputación de uno de sus colaboradores por "apología del terrorismo", es sólo el último de una larga lista de ataques a la libertad de expresión... (Manifiesto completo)


Entzutegi Nazionalaren aginduz BurlataHerria web gunearen itxiera eta "terrorismoaren gorazarrea" egiteagatik honen kolaboratzaile baten inputazioa adierazpen askatasunaren aurkako azkenengo erasoak dira,... (Manifestu osoa)




14 de agosto de 2013

BURLTAHERRIA.ORG ITXIERAREN INGURUKO MOZIOA BURLATAKO UDALAN

Entzutegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak, fiskaltzak hala eskatuta, Burlataherria.org web gunearen “behin behineko itxiera” agindu du, “terrorismoaren gorazarrea” egotzita. Web gune honen burlatako laguntzaile bat ere inputatua izan dan auzi berean.

Burlataherria.org herri komununikazio tresna ezaguna da, 2007tik batez ere, Burlatako ekimen, jardun eta gertaerak biltzen dituen komunikabidea, zeinean era askotako herri ekimenen berri ematen den (kulturalak, udalekoak, aldarrikatzaileak, ingurugirokoak, sozialak…). Hortaz, egindako itxiera, euren jarduna zabaltzeko helburuarekin tresna hau erabili duten herri erakunde guztien kontrako erasotzat hartu behar dugu.

Burlataherria.org Entzutegi Nazionaleko Fiskaltzaren jomugan zegoen, herrian izandako hainbat ekitaldien berri bertan eman izanagatik: manifestazio legalak, prentsaurreko publikoak edo herriko hainbat bizilagunek espetxetik irtendakoan jasotako ongi etorriak. Guztiz neurrigabezkoa eta gehiegizkoa da, etikarik gabekoa eta bidegabekoa, proiektu komunikatibo honek jasandako zentsura erasoa.

Guztiona da informazioa zabaldu eta iritzia emateko eskubidea, eta honen bermea edukitzeko, komunikabideen kontrako erasoekin eta horien laguntzaileek pairatzen duten jazarpenarekin amaitu behar dugu. Hortaz, Burlatako Udalak ondorengoa adosten du: 


1- Burlatako komunikabide batek jasandako adierazpen zein informazio askatasunaren aurkako erasoa salatu.

2- BurlataHerria-ren berehalako irekiera eskatu eta honen laguntzaile baten aurkako auzia bertan behera utzi.

Burlatan, 2013eko ekainaren 27an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario