Manifiesto / Manifestua


El cierre de la web BurlataHerria por parte de la Audiencia Nacional, y la imputación de uno de sus colaboradores por "apología del terrorismo", es sólo el último de una larga lista de ataques a la libertad de expresión... (Manifiesto completo)


Entzutegi Nazionalaren aginduz BurlataHerria web gunearen itxiera eta "terrorismoaren gorazarrea" egiteagatik honen kolaboratzaile baten inputazioa adierazpen askatasunaren aurkako azkenengo erasoak dira,... (Manifestu osoa)




26 de junio de 2013

Burlataherria.org Askatasunez!

Entzutegi Nazionalaren aginduz, Burlataherria.org herri komunikabidearen kolaboratzaile batek epailearen aurrean bitan deklaratu ostean (martxoaren 13an Madrilen eta maiatzaren 10ean Iruñeako Guardia Epaitegian), Entzutegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak, fiskaltzak hala eskatuta, Burlataherria.org web gunearen “behin behineko itxiera” agindu du, “terrorismoaren gorazarrea” egotzita. 

Burlataherria.org herri komununikazio tresna da, batez ere, Burlatako ekimen, jardun eta gertaerak biltzen dituen komunikabidea, zeinean era askotako herri ekimenen berri ematen den (kulturalak, udalekoak, aldarrikatzaileak, ingurugirokoak, sozialak…). Hortaz, egindako itxiera, euren jarduna zabaltzeko helburuarekin tresna hau erabili duten herri erakunde guztien kontrako erasotzat hartu behar dugu. 

Burlataherria.org Entzutegi Nazionaleko Fiskaltzaren jomugan zegoen, herrian izandako hainbat ekitaldien berri bertan eman izanagatik: manifestazio legalak, prentsaurreko publikoak edo herriko hainbat bizilagunek espetxetik irtendakoan jasotako ongi etorriak. Guztiz neurrigabezkoa eta gehiegizkoa da, etikarik gabekoa eta bidegabekoa, geure proiektu komunikatiboak jasandako zentsura erasoa.

Adierazpen askatasunaren aurkako erasoa ezezik, iritzi eskubidearen eta informazio librearen aurkako erasoa ere da. Baita euskal errepresaliatu politikoenganako elkartasuna kriminalizatzeko saiakera berria ere, hauen egoera latza ezkutatuz, gatazka blokeatu eta luzatu bahian. 

Hortaz, “Iruñea Askatasunez” egindako deialdiarekin bat eginez, uztailaren 5ean, arratsaldeko 6etan Askas plazatik, “Burlataherria Askatasunez” lemapean, zutabe bat irtengo da Iruñearuntz, bertan egingo den manifestazioan parte hartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario