Manifiesto / Manifestua


El cierre de la web BurlataHerria por parte de la Audiencia Nacional, y la imputación de uno de sus colaboradores por "apología del terrorismo", es sólo el último de una larga lista de ataques a la libertad de expresión... (Manifiesto completo)


Entzutegi Nazionalaren aginduz BurlataHerria web gunearen itxiera eta "terrorismoaren gorazarrea" egiteagatik honen kolaboratzaile baten inputazioa adierazpen askatasunaren aurkako azkenengo erasoak dira,... (Manifestu osoa)




29 de abril de 2014

15 lagun atxilotu dituzte goardia zibilek Euskal Herrian, horietatik 2 Nafarroan, eta beste 6 Estatu espainolean

ITURRIA:  http://www.ahotsa.info/

"Terrorismoa goratzeagatik" leporatzen diete Nafarroan eta Euskal Herrian atxilotu dituzten pertsonei. Iruñeko komisaldegian aurkitzen dira bi nafarrak eta deklaratu ondoren aske utziko dituzte. Beste 6 atxiloketa eman dira Estatuan.



Asier Gartziandia Arbizuko bizilaguna, Nafarroako gazte bat, Zuriñe Peral bilbotarra Gernikan, Ormaiztegin Karmele Dorronsoro, Aitor Cuervo Leonen eta beste gazte bat Gasteizen atxilotu ditu Goardia Zibilak gaur goizean, gutxienez . Atxiloketen artean egon daitekeen harremana leporatzen zaizkien delitua izan daiteke: "terrorismoa goraipatzea". Estatu espainoleko beste herrialdetan ere atxiloketak izan direla aipatu du Efe agentziak, osotara 21 pertsona baino geihago.
Asier Gartziandia goizean atxilotu dute Arbizun. Goardia Zibilek lurrera bota dute eta eraman egin dute. Gartziandiak atxiloketaren zergaitia jakin du une horreta eta bizilagun bati ohiuka jakinarazi dio. Ahotsa.info-k jakin ahal izan duenez, Iruñeko komisaldegira eraman dute eta handik bere senide batekin hitz egiteko aukera izan du. Komisaldegian beste nafar gazte bat ere bazegoela operazio honetan atxilotua izan dena baieztatu du abokatuak. Gaur bertan deklaratuko dute eta aske geldituko direla esan dute, ziurrenik bihar. Arratsaldean mobilizazioak izango direla ere aipatu da.

ABC eta beste komunikabide batzuk Ahotsa.info-ren aurka
Komunikabide honek egin duen jarraipen informatiboa dela eta, Barne Ministerioak Ahotsa.info webgunearen aurka egin du ABC eta Libertad Digital komunikabide espainolen bidez. ABC-k Ahotsa.info "ETAren aldekoekin" lotu du, eta gaur egindako jarraipen informatiboa operazio poliziala boikoteatzeko helburua zuela aipatu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario