Manifiesto / Manifestua


El cierre de la web BurlataHerria por parte de la Audiencia Nacional, y la imputación de uno de sus colaboradores por "apología del terrorismo", es sólo el último de una larga lista de ataques a la libertad de expresión... (Manifiesto completo)


Entzutegi Nazionalaren aginduz BurlataHerria web gunearen itxiera eta "terrorismoaren gorazarrea" egiteagatik honen kolaboratzaile baten inputazioa adierazpen askatasunaren aurkako azkenengo erasoak dira,... (Manifestu osoa)




8 de octubre de 2013

EPAIKETA POLITIKORIK EZ!! NO A LOS JUICIOS POLÍTICOS!!


Geure militantzia politikoarengatik hainbat auzibidetan murgildurik gabiltzan Burlatako bizilagunak
gara. Asteazkenereo, irailarean eta urrian, arratsaldeko 7etan Eliza Plazan eginen dugun batzarrean parte hartzeko deialdia luzatu nahi dizugu. Honetan geure egoeraren inguruko informazioa eman eta, guztion konpromisoarekin, Burlatako HERRI HARRESIA eraikitzen hasiko gara, geure eskubide zibil eta politikoak defendatzeko eta militantzia politikoarengatik
inor espetxeratua izan dadin ekiditzeko asmoarekin.

Burlatan, azken urteotan, errepresioaren aurpegi ezberdinak ezagutu ditugu: jazarpen poliziala,isunak, atxiloketak, tortura, espetxea… Herriko 40 bizilagunetik gora hainbat auzibidetan murgildurik
gabiltza eta, oraindik ere, 11 bizilagun epaiketaren zain gaude, zigor eskaera izugarri
altuekin.

Urriaren 14ean 40 euskal gazteen kontrako epaiketa hasiko da, horien artean Burlatako bizilaguna
den Itxaso Torregrosa dagoelarik. Itxaso, SEGI gazte erakundeko kide izatea leporatuta,
6 eta 10 urte bitarteko espetxe zigorraren eskaerari egin beharko dio aurre.
Azaroaren 18an Burlatako hiru bizilagunen kontrako epaiketa hasiko da: Ibai Moreno, Imanol
Salinas eta Nahia Ojeta, San Ferminetako txupinazoan ikurriña ateratzeagatik kale istiluak
sor-tzearen akusazio pean, 2,5 eta 11 urte bitarteko espetxe zigorraren eskaerari egin beharko
diote aurre.

Disedente, gazte eta independentista; horixe da gure delitua. Baina oraingoa ez da espetxeak
militante politikoz betetzeko garaia, guztion konprimisoarekin, epaiketa hauek geldiarazi
eta espetxeak husteko garaia baizik. Hortaz, elkartasunetik konpromisora pasatzeko eskaria
egiten dizuegu eta Burlatako HERRI HARRESIA-ren sortzean parte hartzeko deialdia luzatzen
dizuegu.

ITXASO, IBAI, IMANOL eta NAHIA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario