Manifiesto / Manifestua


El cierre de la web BurlataHerria por parte de la Audiencia Nacional, y la imputación de uno de sus colaboradores por "apología del terrorismo", es sólo el último de una larga lista de ataques a la libertad de expresión... (Manifiesto completo)


Entzutegi Nazionalaren aginduz BurlataHerria web gunearen itxiera eta "terrorismoaren gorazarrea" egiteagatik honen kolaboratzaile baten inputazioa adierazpen askatasunaren aurkako azkenengo erasoak dira,... (Manifestu osoa)




MANIFESTUA


BurlataHerria askatasunez!!!


 
Entzutegi Nazionalaren aginduz Burlataherria web gunearen itxiera eta “terrorismoaren gorazarrea” egiteagatik honen kolaboratzaile baten inputazioa adierazpen askatasunaren aurkako azkenengo erasoak dira. Egin eta Egunkaria, Egin Irratia, Ardi Beltza eta Kale Gorria komunikabideekin hasi eta, azkenaldian, Internet bidez zabaltzen diren komunikabideen kontra ari dira, 2011ean Apurtu.org web gunearekin egin bezala. Berriki Ernai gazte erakundearen web gunea itxi zuten, eta orain Burlataherria-ren txanda heldu da.

Herrian egindako hainbat ekitaldien berri emateagatik itxi dute burlataherria. Manifestazio legalak, prentsaurreko publikoak edota presoen ongi etorrien argazkiak zabaltzeagatik hain zuzen ere (ekitaldi hauen berri komunikabide askok jasotzen dute). “Preso politikoak” edo “Errepresioa” bezalako terminoak erabiltzeagatik ere itxi egin dute. Besterik ez da. Adierazpen askatasunaren aurkako eraso gordin baten aurrean gaudela uste dugu, zentsura ekintza gordin baten aurrean, bestelako iritzi bat duenaren ahotsa isilarazteko saiakera.

BurlataHerria, 2007tik, herri komunikabide tresna bat izan da. Batez ere Burlatako ekimen eta gertaeren berri ematen da bertan. Askotarikoak (kulturalak, udalekoak, aldarrikatzaileak, ingurugirokoak, sozialak, gazteenak…. ) Hortaz, egindako itxiera, euren jarduna zabaltzeko helburuarekin tresna hau erabili duten herri erakunde guztien kontrako erasotzat hartu behar dugu.

Guztiona da informazioa zabaldu eta iritzia emateko eskubidea, eta honen bermea edukitzeko, komunikabideen kontrako erasoekin eta horien laguntzaileek pairatzen duten jazarpenarekin amaitu behar dugu.
Hortaz, Burlataherria komunikabidearen berehalako irekiera eta honen laguntzaile baten aurkako auzia bertan behera uztea eskatzen dugu. Web gune honen itxiera hainbat proiektu komunikatiboendako ere mehatxua dela uste dugu. Beraz, sorgin ehiza honen aurrean, gizarteari orokorrean eta komunikazio alorrean dabiltzanei bereziki, geure ahotsak batzeko deialdia egiten diegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario